Pack Mágic 2014an Drac Mágic-ek sortutako haurrentzako zinema banatzen duen etxea da. Banatzaile honek sentsibilitate estetikoaren, hezkuntza emozionalaren, balio sozialen eta kulturalen transmisioaren alde egiten duten filmak eta ikus-entzunezko bestelako produktuak helarazten ditu.
Pack Mágick-ek banatzen dituen filmak 2-12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, eta itzulpen zein azpitituludun bertsio originalak izan ohi dira. Beren katalogoan haurrentzako zineman eta animazioan espezializatutako zinematografietatik eratorritako estreinaldiak, zein aurreko generazioentzat ospetsu bilakatu ziren izenburuak katalanera itzulita aurkitu daitezke.
Pack Mágick-ek zorroztasun handiarekin hautatzen ditu filmak. Modu horretan, 2-12 urte bitarteko umeen ezaugarrietara, gaitasunetara eta sentsibilitatera egokitzen den katalogoa osatzen du. Halaber, promozio materialak sortzen ditu, txikitatik zinearekiko jakin mina eta grina pizteko helburuarekin.
Drag Mágic-ek egin nahi duen banaketa zinematografiko berri honen bidez, 1977 eta 2005 bitartean Cavall Fort aldizkariarekin eta Rialles elkartearekin aurrera eraman zuen lan berean barneratzera eramango dio berriro. Cavall Fortekin eta Riallesekin Europa eta mundu osoko haurrentzako zinema onenaren 41 izenburuko katalogoa osatzeko gai izan zen.
Gomendatutako adina: 5 urtetik aurrera

