Bidaia bat Txekiako animaziozko zinemaren bihotzera
Hainbat hamarkadatan zehar, Txekiako zinema bizidunak oso leku berezia lortu du zazpigarren artearen historian. Haren sortzaileek unibertso berezi eta liluragarri bat eraiki dute, non, besteak beste, stop motion edo animazio tradizionalaren teknikak irudimenarekin, umorearekin, poesia bisualarekin eta errealitatearekiko begirada kritiko eta eraldatzaile batekin nahastu diren. Txekiako film labur eta luzeek belaunaldi ugari inspiratu dituzte, eta mundu osoan bizirik jarraitzen duten sormen-bideak ireki dituzte, betiere animazioaren mundu mailako abangoardian egonda eta asmamenez eta epeltasunez betetako pertsonaiak baliatuta.
Txikienei gerturatu nahi diegu tradizio zoragarri hori, eta animazioa entretenimendua ez ezik, sormena eta deskubrimendua ere badela irakatsi nahi diegu.
Esperientziak haurrengan zinema arakatzen jarraitzeko jakin-mina piztuko duela uste dugu, jolasari, arteari eta ezagutzari irekitako leiho bat den heinean.
Joseba Lopezortega
ZINEBIko zuzendaria
Un viaje al corazón del cine animado checo
Durante décadas, el cine animado checo ha alcanzado un lugar muy especial en la historia del séptimo arte. Sus creadores han construido un universo particular y fascinante, donde técnicas como el stop motion o la animación tradicional se han mezclado con imaginación, humor, poesía visual y también con una mirada crítica y transformadora hacia la realidad. Los cortos y largometrajes checos han inspirado a muchas generaciones y han abierto caminos creativos que siguen vivos en todo el mundo, siempre en la vanguardia de la animación mundial y con personajes llenos de ingenio y calidez.
Queremos acercar esta maravillosa tradición a los más pequeños, enseñándoles que la animación no es solo entretenimiento, sino también creatividad y descubrimiento.
Creemos que esta experiencia despertará en los niños y niñas la curiosidad por seguir explorando el cine como una ventana abierta al juego, al arte y al conocimiento.
Joseba Lopezortega
Director ZINEBI
The Little Cousteau
Malý Cousteau
Txekiako Errepublika, 2013, 8 min
Animaziozko film laburrak elurtutako hiri batean urpeko abenturekin amets egiten duen haur baten istorioa kontatzen du, Jacques Cousteauri egindako omenaldi batean.
Este corto de animación cuenta la historia de un niño que sueña con aventuras submarinas en una ciudad nevada, rindiendo homenaje a Jacques Cousteau.
Hello Summer
Ahoj léto
Eslovakia, Txekiako Errepublika, Frantzia, 2024, 11 min
Itsasoa, eguzkia, hondartzak eta oporrak familiarekin. Hautatu amestutako zure jomuga, egin maletak eta aurrera! Baina, eta hotela ez bada espero zenuena bezalakoa eta ezustekoren bat sortzen bada? Familia da garrantzitsuena!
Mar, sol, playas y vacaciones familiares. Elige tu destino soñado, haz las maletas y ponerte en marcha. Pero, ¿y si el hotel no es como esperabas y surgen imprevistos? ¡La familia por encima de todo!
The Kite
Pouštět draka
Txekiako Errepublika, Eslovakia, Polonia, 2019, 13 min
The Kite filmak modu metaforiko eta sinbolikoan heltzen dio heriotzari, haur baten eta aitonaren arteko harremanaren bidez guztiok hil behar dugula erakutsiz, baina heriotza gure bidaiaren amaiera ez dela agertuz.
The Kite” aborda la muerte de manera metafórica y simbólica, mostrando a través de la relación entre un niño y su abuelo que todos debemos morir, pero que la muerte no es el final de nuestro viaje.
Overboard!
Přes palubu!
Txekiako Errepublika, Eslovakia, 2019, 12 min
Camaleón eta Kiwik bikote bitxia osatzen dute eta, ekaitzaren aurrean, bat egin behar dute Arkara iristeko. Zerrendan ez badaude ere, sartzea lortzen dute, baina ezusteko zama bihurtzen dira. Arka jada itsasoratu da eta lurra azkar gelditzen ari da urpean.
Camaleón y Kiwi son una extraña pareja que, ante una tormenta, deben unirse para llegar al Arca. A pesar de que no están en la lista, logran colarse, pero se convierten en una carga inesperada. El Arca ya ha zarpado y la tierra se inunda rápidamente.
Azaroaren 24an, astelehenean, 11:00etan (beteta)
Azaroaren 25ean, asteartean, 11:00etan (saio berria)
Zinebi67k 6 eta 9 urte bitarteko ikasleentzat hautatutako 4 film labur eskaintzen ditu. Azaroaren 25ean, asteartean, 11:00etan Arriaga Antzokian.
Czech Focusen baitan, txekiar animazioan murgilduko zaituen programa berezi bat prestatu dugu. Txekiako animazioa mundu osoan da ezaguna, duen sormenagatik, originaltasunagatik eta estilo bakanarengatik.
Erreserbatu sarrerak agortu baino lehen.
Sarrera: 1 € haur bakoitzeko.
Hizkuntza: Musikarekin eta elkarrizketarik gabe
Lekua erreserbatzea:
Erreserba transferentzia bidez ordaindu ondoren bakarrik baieztatzen da.
Ikasle bakoitzeko 1 € ordaindu behar da (irakasleak doan sartzen dira).
Ordaintzeko azken eguna: 2025/10/31.
Ordainketa transferentzia bidez egin behar da (ez da eskudirutan egindako ordainketarik onartuko) eta ikastetxe bakoitzak ordainketa bakarra egin behar du (ez ikasgelen edo zikloen arabera), honako kontu korronte zenbakian: ES89 2095 0611 0438 0136 6335
Garrantzitsua: Transferentziaren gaian ikastetxearen izena eta IFK adierazi behar dira.
Zinebi67 ofrece una selección de 4 cortometrajes dirigidos a escolares de 6 a 9 años. El martes 25 de noviembre, a las 11:00h. en el Teatro Arriaga.
Dentro de Czech Focus, hemos preparado un programa especial que te sumergirá en la animación checa, conocida mundialmente por su creatividad, originalidad y estilo único.
Reserva las entradas antes de que se agoten.
Entrada: 1 € por niño/a
Idioma: Sin diálogos con música
Reserva de plaza:
La reserva se confirma solo después de realizar el pago por transferencia bancaria.
El pago es de 1€ por alumno (el profesorado es gratuito).
Fecha límite de pago: 31/10/2025.
El pago debe realizarse por transferencia bancaria, (no se aceptan pagos en metálico) en un único pago por colegio (no por clases o ciclos) al número: ES89 2095 0611 0438 0136 6335
Importante: En el asunto de la transferencia, incluya el nombre del colegio y el CIF del colegio.
* Mugikortasun urriko ikasleak bere ikaskideekin besaulki patioan egotea nahiago badu, edo irakasleek hala erabakitzen badute, eserleku bat eman ahal izango zaio eremu horretan eta gurpil aulkia aretotik kanpo utzi beharko da. Kasu horretan, beharrezkoa da haurraren arduraduna haren ondoan geratzea saio osoan zehar, haurraren ongizatea bermatzeko.
Garrantzitsua da gai horrekin lotutako inolako lehentasun edo oharrik baduzue horren berri ematea.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide honetara: soraya@pacay.es
Kontuan izan ordainketa gabe ez dela erreserba egingo.

